Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 3:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Moisec alhatzen cituen Jethro bere aitaguinarreba, Madianeco apheçaren ardiac: eta mortu barrera eraman cituen batez, ethorri cen Horeben, Jaincoaren mendia.

2. Eta Jauna aguertu citzaioen, sasi baten erditic atheratzen cen su-gar batean: eta Moisec ikusten çuen sasia sutan cela, eta ez erretzen.

3. Moisec erran çuen beraz: Goanen naiz, eta ikusico dut aguercunça handi hori, nolaz sasia ez den erretzen.

4. Bainan Jaunac ikusiric hurbilcen cela beguiratzecotzat, deithu çuen sasiaren erditic, eta erran cioen: Moise! Moise! Hunec ihardetsi çuen: Huna non naicen.

5. Eta Jaunac erran cioen: Etzaitecila hunat hurbil: ken çatzu oinetacoac çangoetaric: ecen çu çauden toquia lur saindua da.

6. Eta erran çuen berriz: Ni naiz çure aitaren Jaincoa, Abrahamen Jaincoa, Isaaquen Jaincoa, eta Jacoben Jaincoa. Moisec gorde çuen beguithartea: ecen etzen ausartatzen Jaincoaren aldera beguiratzera.

7. Jaunac erran cioen: Ikusi içan dut ene populuaren Eguiptoco atsecabea, eta haren deihadarra ençun dut haren lanetaco aitzindarien gogortasuna gatic.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 3