Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 2:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Horien ondoan, ilki cen Lebiren etcheco guiçon bat, eta hartu çuen bere leinuco emazte bat.

2. Hau amatu cen eta erdi seme batez: eta ederra cela ikusiric, gorde içan çuen hirur hilabethez.

3. Eta guehiago ecin gorde ceçaqueenean, hartu çuen ihizco xaxquito bat, eta ferecatu çuen naslicaz eta bikez: eta haurttoa eçarri çuen barnean, eta urheguico ihien artean utzi çuen,

4. Haurraren arreba urrundanic çagoela, cer guerthatuco cen beguira.

5. Huna bada, Faraonen alaba jausten cela urean garbitzera: eta haren nescatchac ur-heguiz cihoacen. Eta xaxquitoa ikusi çuenean ihiztocan, bere ondocoetaric bat igorri çuen: eta ekarri cioten xaxquitoa.

6. Idequitzean eta ikustearequin haur ttipi bat barnean marracaz, hartaz urricalduric, erran çuen: Hebrearren haurretaric da hau.

7. Haurraren arrebac erran cioen: Nahi duçu goan nadien, eta deit deçaçudan hebrear emaztequi bat, haur ttipia haz deçaqueena?

8. Ihardetsi cioen: Çoaci. Nexca goan cen eta deithu çuen bere ama.

9. Faraonen alabac erran cioen huni: Har çaçu haur hau, eta haz darotaçu: nic çuri emanen darotzut çure saria. Emaztequiac hartu eta haci çuen haurra: eta tarrotu cenean, eman cioen Faraonen alabari.

10. Hunec onhetsi çuen bere semeorde, eta icendatu çuen Moise, cioelaric: Ceren uretic hartu dudan.

11. Handitu cen ondoco egunetan, Moise atheratu cen bere anaietara, eta ikusi çuen hequien atsecabea, eta Eguiptoar aitzindari bat bere anaia Hebrearretaric baten jotzen.

12. Eta bazterretara beguiraturic, ikusi çuenean nihor etzela lekuco, Eguiptoarra hilic gorde çuen legarrean.

13. Eta atheraric berce egunean, ikusi cituen bi Hebrear liscarrean: eta erran cioen gaizqui hari cenari: Certaco jotzen duçu çure laguna?

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 2