Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 12:7-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta hartuco dute haren odoletic, eta eçarrico dute jaten duten etcheetaco bi athe-habeetan eta athaburuetan.

8. Eta janen dituzte haraguiac suan erreric, eta ogui airisac letchura basequin.

9. Eta hartaric ez duçue deusere janen gordinic, ez-etare urean egosiric, bainan bakarric suan erreric: janen duçue burua bere çango eta sabelequin.

10. Eta hartaric ez da batere gueldituco biharamuneco; ondarric balin bada suan erreco duçue.

11. Huna nola janen duçuen hura: Çuen guerriac tincatuco dituçue, eta oinetacoac jaunciac içanen dituçue, makilac escuetan dituçuelaric, eta herresacan janen duçue, ecen Jaunaren Bazcoa da, erran nahi da, iragaitza.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 12