Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 12:43-51 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

43. Eta Jaunac erran cioten Moisi eta Aaroni: Hori da Bazco-besta: Arrotzac ez du Bazcotic jan behar.

44. Bainan gathibu erosia ingurebaquia içanen da, eta haletan janen du.

45. Bainan arrotzac eta sariçaleac ez dute hartaric janen.

46. Bildotsa janen da etche batean, eta ez duçue haren haraguietaric campora eramanen, ez-eta haren heçurric hautsiren.

47. Israelgo semeen balderna guciac eguinen du hori.

48. Bainan arrotz cembaitec çuen baldernaco sarthu nahi badu, eta Jaunaren Bazcoa eguin, ingurebaqui bedi lehenic harequilaco guiçonqui gucia, eta orduan besta celebratuco du, eta içanen da lekuco umea beçala: bainan ingurebaquia içan ez denic balin bada norbait, harec Bazcotic ez du janen.

49. Legue bera içanen da lekuco umearençat eta çuen artean arrotz ibilico denarençat.

50. Eta Israelgo seme guciec eguin çuten Jaunac Moisi eta Aaroni manatu cioeten beçala.

51. Eta egun hartan berean Jaunac andanaca ilkiaraci cituen Israelgo semeac Eguiptoco lurretic.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 12