Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 12:4-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Bainan hain guti badira etche batean, non ez baitirateque asqui bildotsaren jateco, etchearen aldeco hauçoa deith beçate, bildotsaren jateco asqui ditaqueen molchoaren arabera.

5. Bada, bildotsa içanen da nothagabea, orotsa, eta urthecoa: molde berean hartuco duçue pittica bat.

6. Eta beguiratuco duçue hilabethe huntaco hamalaugarren eguna arteo: eta Israelgo semeen oste guciac hura hilen du arratsean.

7. Eta hartuco dute haren odoletic, eta eçarrico dute jaten duten etcheetaco bi athe-habeetan eta athaburuetan.

8. Eta janen dituzte haraguiac suan erreric, eta ogui airisac letchura basequin.

9. Eta hartaric ez duçue deusere janen gordinic, ez-etare urean egosiric, bainan bakarric suan erreric: janen duçue burua bere çango eta sabelequin.

10. Eta hartaric ez da batere gueldituco biharamuneco; ondarric balin bada suan erreco duçue.

11. Huna nola janen duçuen hura: Çuen guerriac tincatuco dituçue, eta oinetacoac jaunciac içanen dituçue, makilac escuetan dituçuelaric, eta herresacan janen duçue, ecen Jaunaren Bazcoa da, erran nahi da, iragaitza.

12. Eta gau hartan iraganen naiz Eguiptoco lurra gaindi, eta joco dut Eguiptoco lurrean lehen-sorthu gucia guiçonetic aciendaraino: eta ene erabaquiac emanen ditut Eguiptoco jainco gucien gainean, nic Jaunac.

13. Eta odola içanen da seinalea cein etchetan içanen çareten: eta ikusico dut odola, eta iraganen çaituztet, eta içurria ez da çuen xahutzera ethorrico, joco dudanean Eguiptoco lurra.

14. Egun hura ordean iduquico duçue orhoitpenetan: eta hura besta-buru atheraco dioçue Jaunari, bestatuz bethi eta bethi guiça-mende gucietan.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 12