Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 12:24-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Hitz hau beguira çaçu çuretzat eta çure semeençat legue çucen bat beçala bethi eta bethiraino.

25. Eta Jaunac aguindu beçala emanen darotzuen lurrean sartuac çareztequeenean, beguiratuco dituçue ceremonia horiec.

26. Eta erranen darotzuetenean çuen haurrec: Cer da ceremonia hori?

27. Ihardetsico dioçuete: Hori da Jaunaren iragaitzaco bitima, iragan cenean Israelgo semeen etcheen gainetic Eguipton, Eguiptoarrac jotzen cituelaric, eta gure etcheac libratzen. Orduan populua gurthuric adoran jarri cen.

28. Israelgo semeac goan ciren eta eguin çuten Jaunac Moisi eta Aaroni manatu cioeten beçala.

29. Bada, guerthatu cen gauaren erdian, Jaunac jo cituela lehen-sorthuac oro Eguiptoco lurrean, hasiric Faraonen seme çaharren, haren tronuan jarcen cenetic, preso çagoen emaztequi gathibuaren seme çaharreneraino, eta aciendetaco ume lehen-sorthu guciac.

30. Eta Faraon gauaren erdian jaiqui cen, eta haren cerbitzariac ere, eta Eguipto gucia: eta marrasca handi bat jauci cen Eguiptoan: ecen etzen etcheric ceinetan hil bat etzana etzagoenic.

31. Eta Faraonec gauaz deithuric Moise eta Aaron, erran cioeten: Jaiqui çaizte eta ilki ene populuaren artetic, çuec eta Israelgo semeac: çoazte, eta Jaunari imola çoçue çuen erranaren arabera.

32. Har çatzue çuen ardiac eta abereac galdatu duçuen beçala, eta goatean benedica neçaçue.

33. Eta Eguiptoarrec populua hersatzen çuten beren lurretic laster atheratzera, cioetelaric: Guciac hilen gare.

34. Populuac hartu çuen beraz irin bustia alchatu-gabean: eta capetan lothuric, bizcarrera eman çuen.

35. Eta Israelgo semeec eguin çuten Moisec manatu beçala, eta Eguiptoarrei galdeguin ciotzaten urhezco eta cilharrezco unciac, eta soineco hainitz.

36. Bada, Jaunac populuari gracia eman cioen Eguiptoarren aitzinean maileguz eman ceçatençat hari: eta biluci cituzten Eguiptoarrac.

37. Eta Israelgo semeac Erramesetic abiatu ciren Socothera, sei ehun mila guiçon oinezcoren ingurua, haurrac kondatu gabe.

38. Eta ecin-kondatuzco nahas-mahaseco jende oste bat igan cen hequiequin, ardiac eta idiac eta asco acienda motetaco meta bat gaitza.

39. Eta erre çuten Eguiptotic hartu çuten irin orhatua, eta eguin cituzten hautspeco ophil airisac: ecen etzituzten alcharaci ahal içan Eguiptoarrec ilkitzera hersatzen cituztelacotz, eta epheric batere etzioetelacotz eman nahi: eta etzituzten utzi jatecoric batere xuxencera.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 12