Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 12:20-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Ez duçue deusere janen alchaturic: çuen egoitza gucietan airisa janen duçue.

21. Bada Moisec deithu cituen Israelgo semeetaco çahar guciac, eta erran cioeten: Çoazte bildots baten harcera çuen familia bakotcheco, eta Bazcoa imola çaçue.

22. Hisopo ahurtara bat athelaseco odolean gorri çaçue, eta hartaz busti athaburua eta bi habeac: çuetaric nihor ez bedi ilki athetic campora goiça arteo.

23. Ecen iraganen da Jauna Eguiptoarrac jotzen dituela: eta ikusico duenean odola athaburuetan, eta bi athe-habeetan, etche-sarcea iraganen du, eta joilea ez du utzico sarcera çuen etcheetara eta çuei bidegabe eguitera.

24. Hitz hau beguira çaçu çuretzat eta çure semeençat legue çucen bat beçala bethi eta bethiraino.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 12