Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 10:6-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Eta betheco dituzte hire etcheac, eta hire cerbitzarienac, eta Eguiptoar gucienac: hire aitec, ez arbasoac halacoric ez baitute ikusi lurrera sorthuz gueroztic egungo eguna arteo. Eta itzuli cen, eta goan Faraonen ganic.

7. Bada, Faraonen cerbitzariec erran cioten erregueri: Noiz arteo jasanen dugu gaizbide hau? utzquitzu guiçon horiec beren Jainco Jaunari sacrificatzera: ez duçu ikusten Eguiptoa xahutzen hari dela?

8. Eta berriz deithu cituzten Moise eta Aaron Faraonen gana, ceinac erran baitzioten: Çoazte, sacrifica çaçue çuen Jainco Jaunari: nor dira goatecoac?

9. Moisec erran çuen: Goanen gare gure haurrequin eta guiçon-çaharrequin, semeequin eta alabequin, ardiequin eta idiequin: ecen gure Jainco Jaunaren besta-burua da.

10. Eta Faraonec ihardetsi çuen: Holetan Jauna çuequin içan bedi; cer nic çuec eta çuen haurrac utzico çaituztedala! Nori çaio dudaco cimarku tzarrena derabilcaçuela gogoan?

11. Ez da horrelacoric içanen, bainan çoazte guiçonac bakarric, eta sacrifica çaçue Jaunari: ecen hori da çuec galdeguiten duçuena. Eta ordu berean iratziac içan ciren Faraonen aitzinetic.

12. Bainan Jaunac erran cioen Moisi: Heda çaçu çure escua xartala deitzeco, gainera igan dadien, eta irets deçan harriac utzi duen belhar gucia.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 10