Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 10:17-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Bainan aldi huntan ere barka diçadaçue ene bekatua, eta othoitz eguioçue çuen Jainco Jaunari, içurri hori urrun deçan ni ganic.

18. Moisec beraz, Faraonen aitzinetic ilkiric, othoitz eguin cioen Jaunari.

19. Jaunac mendebaletic igorri çuen haice bat hazcarrenetaric, ceinac hartu baitzituen xartalac eta itsaso Gorrira arthiqui: eta hequietaric bakar bat ere etzen guelditu Eguiptoco bazter orotan.

20. Eta Jaunac gogortu çuen Faraonen bihotza, eta erreguec etzituen utzi Israelgo semeac.

21. Bainan Jaunac erran cioen Moisi: heda çaçu escua cerura: eta ilhumbeac eguin beitez Eguiptoco lurrean hain lodiac non escuz uqui içan ahal baitequez.

22. Eta Moisec hedatu çuen escua cerura: eta ilhumbe icigarriac eguin ciren hirur egunez Eguiptoco lur gucian.

23. Eta nihorc etzuen ikusi bere anaia, eta nihor etzen higuitu çagoen toquitic: bainan argui cen Israelgo semeec egoitza eguiten çuten lekuetan.

24. Eta Faraonec deithu cituen Moise eta Aaron, eta erran cioten: Çoazte, sacrifica çaçue Jaunari: bakarric çuen ardiac eta idiac gueldi beitez; çuen haurrac ere goan beitez çuequin.

25. Moisec ihardetsi çuen: Emanen darozquigutzu bitimac eta holocaustac, gure Jainco Jaunari escainceco.

26. Gure arthalde guciac ethorrico dira gurequin: hequietaric ez da aztaparreco behatz bat ere gueldituco; premia dira gure Jainco Jaunari bihurcen çaizcon ohoretaco: bereciqui ez daquigunean cer den behar imolatu, lekura berera hel gaitecen artean.

27. Bada Jaunac gogortu çuen Faraonen bihotza, eta goatera etzituen utzi nahi içan.

28. Eta Faraonec erran cioen Moisi: Habil ene ganic, eta beguira hadi guehiago aguercetic ene beguien aitzinera: ecen aguertuco haicen egunean, hilen haiz.

29. Moisec ihardetsi çuen: Biz erran duçun beçala, ez dut guehiago çure beguithartea ikusico.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 10