Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 10:15-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta estali çuten lurraren açal gucia, oro xahutzen cituztelaric. Belhar gucia iretsia içan cen beraz, eta harriac utzi cituen çuhaitzetaco fruitu guciac ere: eta deusere berderic etzen guelditu lurreco çuhaitz eta belharretan, Eguipto gucian.

16. Horren gatic berehala Faraonec deithu cituen Moise eta Aaron, eta erran cioten: Bekatu eguin dut çuen Jainco Jaunaren alderat eta çuen alderat.

17. Bainan aldi huntan ere barka diçadaçue ene bekatua, eta othoitz eguioçue çuen Jainco Jaunari, içurri hori urrun deçan ni ganic.

18. Moisec beraz, Faraonen aitzinetic ilkiric, othoitz eguin cioen Jaunari.

19. Jaunac mendebaletic igorri çuen haice bat hazcarrenetaric, ceinac hartu baitzituen xartalac eta itsaso Gorrira arthiqui: eta hequietaric bakar bat ere etzen guelditu Eguiptoco bazter orotan.

20. Eta Jaunac gogortu çuen Faraonen bihotza, eta erreguec etzituen utzi Israelgo semeac.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 10