Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 10:10-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta Faraonec ihardetsi çuen: Holetan Jauna çuequin içan bedi; cer nic çuec eta çuen haurrac utzico çaituztedala! Nori çaio dudaco cimarku tzarrena derabilcaçuela gogoan?

11. Ez da horrelacoric içanen, bainan çoazte guiçonac bakarric, eta sacrifica çaçue Jaunari: ecen hori da çuec galdeguiten duçuena. Eta ordu berean iratziac içan ciren Faraonen aitzinetic.

12. Bainan Jaunac erran cioen Moisi: Heda çaçu çure escua xartala deitzeco, gainera igan dadien, eta irets deçan harriac utzi duen belhar gucia.

13. Eta Moisec cigorra hedatu çuen Eguiptoco lurraren gainera, eta Jaunac igorri çuen egun hartan gucian eta ondoco gauean haice bat erretzen çuena: eta goiça ethorri cenean, haice beroac ekarri cituen xartalac,

14. Ceinac igan baitziren Eguiptoco lur gucira: eta jarri ciren Eguiptoco bazter orotan hambateco metetan, non halacoric ez baitzen egundaino içatu, eta gueroan ere ez baita içanen.

15. Eta estali çuten lurraren açal gucia, oro xahutzen cituztelaric. Belhar gucia iretsia içan cen beraz, eta harriac utzi cituen çuhaitzetaco fruitu guciac ere: eta deusere berderic etzen guelditu lurreco çuhaitz eta belharretan, Eguipto gucian.

16. Horren gatic berehala Faraonec deithu cituen Moise eta Aaron, eta erran cioten: Bekatu eguin dut çuen Jainco Jaunaren alderat eta çuen alderat.

17. Bainan aldi huntan ere barka diçadaçue ene bekatua, eta othoitz eguioçue çuen Jainco Jaunari, içurri hori urrun deçan ni ganic.

18. Moisec beraz, Faraonen aitzinetic ilkiric, othoitz eguin cioen Jaunari.

19. Jaunac mendebaletic igorri çuen haice bat hazcarrenetaric, ceinac hartu baitzituen xartalac eta itsaso Gorrira arthiqui: eta hequietaric bakar bat ere etzen guelditu Eguiptoco bazter orotan.

20. Eta Jaunac gogortu çuen Faraonen bihotza, eta erreguec etzituen utzi Israelgo semeac.

21. Bainan Jaunac erran cioen Moisi: heda çaçu escua cerura: eta ilhumbeac eguin beitez Eguiptoco lurrean hain lodiac non escuz uqui içan ahal baitequez.

22. Eta Moisec hedatu çuen escua cerura: eta ilhumbe icigarriac eguin ciren hirur egunez Eguiptoco lur gucian.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 10