Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 10:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Aguer çaite Faraonen aitzinera: nic ecen gogortu dut haren bihotza eta haren cerbitzariena: ene sendagaila hauquiec haren gainean eguiteco ariaz,

2. Eta kondatuco diozcatzute çure semeari eta çure ilobasoei cembat aldiz çafratu ditudan Eguiptoarrac, eta ene sendagailac eguin hequien gainean; eta jaquin deçaçuençat ni naicela Jauna.

3. Moise eta Aaron sarthu ciren beraz Faraonen aitzinera, eta erran cioten: Hau dio Hebrearren Jainco Jaunac: Noiz arteo ez darotac amor eman nahico? utzac goatera ene populua niri sacrificio baten eguitera.

4. Bainan gogor eguiten baduc, eta hura ez baduc utzi nahi, huna non bihar xartala sarraracico dudan hire eremuetan.

5. Estalico du lurraren gaina, deusic aguerico ez den beçala, eta harriac utziac janen ditu: ecen iretsico ditu bazterretan heldu diren çuhamu guciac.

6. Eta betheco dituzte hire etcheac, eta hire cerbitzarienac, eta Eguiptoar gucienac: hire aitec, ez arbasoac halacoric ez baitute ikusi lurrera sorthuz gueroztic egungo eguna arteo. Eta itzuli cen, eta goan Faraonen ganic.

7. Bada, Faraonen cerbitzariec erran cioten erregueri: Noiz arteo jasanen dugu gaizbide hau? utzquitzu guiçon horiec beren Jainco Jaunari sacrificatzera: ez duçu ikusten Eguiptoa xahutzen hari dela?

8. Eta berriz deithu cituzten Moise eta Aaron Faraonen gana, ceinac erran baitzioten: Çoazte, sacrifica çaçue çuen Jainco Jaunari: nor dira goatecoac?

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 10