Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 1:14-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Eta bicitze garratza iraganarazten cioten lohi, eta adrailuetaco lan gogorrez eta berce cerbitzu guciez, ceinetaz lur lanetan leherrarazten baitzituzten.

15. Eta Eguiptoco erreguec erran cioten Hebrearren emaguinei, ceinetaric bat Sefora deitzen baitzen, eta bercea Phua,

16. Manu eguiten ciotelaric: Erdico dituçuenean hebrear emaztequiac, eta haurraren sorceco orduan, muthicoquia bada, hil çaçue: nexca bada, beguira çaçue.

17. Bainan emaguinac Jaincoaren beldur içan ciren, eta etzuten eguin Eguiptoco erregueren manuaren arabera, bainan beguiratzen cituzten muthicoquiac.

18. Erreguec erakarraraciric erran cioten: Nolaz beguiratu dituçue muthicoac?

19. Ihardetsi çuten: Hebrear emaztequiac ez dira Eguiptoarrac beçala: berec ecen emaguinçan badaquite; eta gu hequien ganatu baino lehen, eguiten dituzte haurrac.

20. Jaincoac beraz ongui eguin cioten emaguinei: eta populua berhatu eta hazcartu cen hainitz

21. Eta Jaincoac, emaguinac haren beldur içan cirelacotz, alchatu cituen hequien etcheac.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 1