Itun Zaharra

Itun Berria

Ecsodoa 1:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Huna Israelgo semeen icenac, Jacobequin Eguipton sarthu cirenenac, cein bere etchecoequin:

2. Erruben, Simeon, Lebi, Juda,

3. Isacar, Çabulon eta Benjamin,

4. Dan eta Nefthali, Gad eta Aser.

5. Jacoben belhauneticaco guciac ciren beraz hirur hogoi eta hamar: bada, Josep Eguiptoan cen orducotz.

6. Hau hil ondoan, eta hunen anaia guciac eta ahaidegoa ere bai,

7. Israelgo semeac berhatu ciren, eta musquila beçala populatu: eta hainitz hazcarturic, estali çuten lurra.

8. Bizquitartean erregue berri bat, Josep eçagutzen etzuena, jaiqui cen Eguiptoaren gainera.

9. Eta erran cioen populuari: Huna Israelgo semeen populua ostetan igana, eta gu baino hazcarrago.

10. Çatozte, çuhurqui eguiteco çapha deçagun, popula dadien beldurrez: eta gure gainera guerla bat heldu bada, bat eguin dadien gure etsaiequin, eta gu garhaituric ilki dadien Eguiptotic.

11. Hortaracotz eçarri cituen hequien gainean lanetaco aitzindariac, nekeen-pean hequien leherceco: eta Faraoni eguin içan ciozcaten Tabernacleaco hiriac, Phitom eta Errameses.

Irakurri kapitulu osoa Ecsodoa 1