Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 9:7-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Çoaz beraz, eta bozcarioz jan çaçu çure oguia, eta arraiqui edan çure arnoa, ceren Jaincoaren gogaraco baitira çure eguinçac.

8. Ordu oroz çure soinecoac içan beitez xuriac eta çure burucotzat olioac ez beça escas eguin.

9. Maite duçun emaztearequin goça çaite biciaz, iguzquiaren azpian çure hutsalqueriaco demboran emanac içan çaizquitzun çure bicitze iragancorreco egun oroz; ecen hori da çure çathia bician, eta iguzquiaren azpian derabilcaçun lanean.

10. Laster eguiçu çure escuac eguin deçaqueen gucia; ceren ez baita, ez lan, ez aria, ez çuhurcia, ez jaquitateric hilen baithan, ceinen gana çalhuqui baitzoaz.

11. Itzuli naiz berce alde batera, eta iguzquiaren azpian ikusi dut ez dela çalhuençat lastercan irabacia, hazcarrençat garhaicia, çuhurrençat oguia, jaquinençat aberastasuna, ancetsuençat esquerra; bainan ordua eta guerthacaria direla orotan.

12. Guiçonac ez du eçagutzen bere akabança; bainan nola arraina amuan atzematen baita eta xoria segadan, guiçonac ere hala harrapatzen dira oren gaitzean, tupustean gainera heldu çaiotenean.

13. Çuhurcia hau ere ikusi dut iguzquiaren azpian, eta frogatu içan dut guciz handitzat:

14. Hiri bat bacen ttipia, eta guiçon guti hartan; haren contra ethorri cen erregue handi bat, inguratu çuen, hazcargailuac inguruan alchatu eta alde orotaric sethiatu.

15. Eta hartan kausitu cen guiçon bat beharra eta çuhurra, eta bere çuhurtasunaz libratu çuen hiria, eta guero nihor etzen orhoitu guehiago guiçon, behar hartaz.

16. Eta nic erraten nuen çuhurcia indarra baino hobea dela. Nola beraz guiçon behar haren çuhurtasuna erdeinatua içan da, eta haren solasac ez dira ençunac içan?

17. Ixiltasunean ençuten dira çuhurren solasac, çoroen artean aitzindariaren oihua baino hobequi.

Irakurri kapitulu osoa Eclesiastesa 9