Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 9:10-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Laster eguiçu çure escuac eguin deçaqueen gucia; ceren ez baita, ez lan, ez aria, ez çuhurcia, ez jaquitateric hilen baithan, ceinen gana çalhuqui baitzoaz.

11. Itzuli naiz berce alde batera, eta iguzquiaren azpian ikusi dut ez dela çalhuençat lastercan irabacia, hazcarrençat garhaicia, çuhurrençat oguia, jaquinençat aberastasuna, ancetsuençat esquerra; bainan ordua eta guerthacaria direla orotan.

12. Guiçonac ez du eçagutzen bere akabança; bainan nola arraina amuan atzematen baita eta xoria segadan, guiçonac ere hala harrapatzen dira oren gaitzean, tupustean gainera heldu çaiotenean.

13. Çuhurcia hau ere ikusi dut iguzquiaren azpian, eta frogatu içan dut guciz handitzat:

14. Hiri bat bacen ttipia, eta guiçon guti hartan; haren contra ethorri cen erregue handi bat, inguratu çuen, hazcargailuac inguruan alchatu eta alde orotaric sethiatu.

15. Eta hartan kausitu cen guiçon bat beharra eta çuhurra, eta bere çuhurtasunaz libratu çuen hiria, eta guero nihor etzen orhoitu guehiago guiçon, behar hartaz.

Irakurri kapitulu osoa Eclesiastesa 9