Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 8:4-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Ahalez bethea da haren hitza, eta nihorc ecin erran dioçoque: Cergatic eguiten duçu hola?

5. Manamendua beguiratzen duenac ez du gaitzic batere jasanen. Çuhurraren bihotzac eçagutzen du noiz eta cer ihardets.

6. Eguiteco guciec badute beren ordua eta ongui-ethorria, eta guiçonac asco atsecabe;

7. Ceren ez baitaquizqui gauça iraganac, eta ethorcecoez ez baitute niholazco berriric.

8. Ez da guiçonaren ahalean bicia goatetic debecatzea; ahalic ez du heriotzeco egunaren gainean, eta phausuric etzaio uzten, jauzten denean guerla; gaixtaguina ere ez du gaixtaqueriac salbatuco.

9. Beguietsi ditut horiec oro, eta iritchiqui dut ene bihotza iguzquiaren azpian eguiten diren gauça guciei. Batzutan guiçonac guiçonaren gainean bere çorigaitzetan nausitasun badu.

10. Ikusi ditut gaixtaguinac ehorciac, ceinac oraino bici cirenean ere, leku sainduan baitzauden, eta laudatzen cituzten hirian hequien eguinçac, prestuen eguincen iduricoac içan balira beçala; bainan hori ere hutsalqueria;

11. Ecen, erabaquia ez delacoan gaixtaguinen contra berehala ekarcen, guiçasemeec beldurric batere gabe eguiten dituzte gaizquiac.

12. Eta bizquitartean ceren bekatoreac ehunetan eguin duen gaizquia, eta jasancorqui egarria den, hortaric eçagutu dut nic çoriona içanen dela Jaincoaren beldur direnençat eta haren beguitharteac larderiatzen dituenençat.

13. Onic içan ez bedi gaixtaguinarençat, aien egunac ez beitez içan luçatuac; bainan itzala beçala iragan beitez Jaunaren beldur ez direnac.

14. Bada berce hutsalqueria bat ere lurraren gainean guerthatzen den: prestuac badira, ceinei asturugaitzac helcen baitzaizcote, gaixtaguinen eguincetan ibili balire beçala; eta badira gaixtaguinac, descansua dutenac, prestuen eguinçac balituzte beçala. Bainan hori ere daducat hutsalqueria guciz handitzat.

Irakurri kapitulu osoa Eclesiastesa 8