Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 7:9-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Solasaren akaboa hobea da hastea baino; guiçon jasancorra hobea da oçarra baino.

10. Ez içan jauzcor, ceren hasarrea çoroaren golkoan baitago.

11. Ez erran: Çure ustez, cergatic ciren lehengo demborac hobeac oraicoac diren baino? çoroa da ecen horrelaco galdea.

12. Çuhurcia aberastasunequin baliosago da eta iguzquia ikusten dutenei probetchagarriago;

13. Ecen nola maldatzen baitu çuhurciac, hala maldatzen du diruac ere: bainan hau guehiago dute jaquintasunac eta çuhurciac, bicia ematen baitiote hequien jabe direnei.

14. Beguia emoçute Jaincoaren eguincei; ikusaçu nihorc ez deçaqueela cridança harec arbuiatu duena.

15. Onez goça çaite egun onean, eta berautzu egun gaixtoari; alabainan hura beçala hau ere Jaincoac eguin du, guiçonac ez deçan içan haren contra arrangurabide çucenic.

Irakurri kapitulu osoa Eclesiastesa 7