Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 7:25-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Lehen cen baino hainitz guehiago; eta haie barnatasun handian datza! Norc atzeman hura?

26. Gogoaz iragan ditut oro, jaquiteco, beguiztatzeco, eta çuhurciaren eta ariaren bilhatzeco, eta eçagutzeco çoroaren tzarqueria eta umogabeen errebelamenduac.

27. Eta kausitu dut emaztequia heriotzea baino uherragoa dela, ihiztarien artea dela, haren bihotza sare bat, haren escuac gathe batzu. Jaincoaren gogaraco denac, emaztequiari ihes eguinen dio; aldiz, bekatore dena, hartaz içanen da atzemana.

28. Horra cer aurkitu dudan, dio Eclesiastesac, gauça bat berceari hurbildu dudanean, aria bat nahiz atzeman,

29. Ene arimac oraino bilhatzen duena, eta ez dut kausitu. Mila guiçonetan, bat atzeman dut; eta emaztequi bat ez dut kausitu orotan.

30. Bakarric hau dut aurkitu, çucena eguin duela Jaincoac guiçona, eta guiçonac bere burua nihonereco iharducarietan coropilatzen duela. Nor da halaco, non çuhur baita? eta norc eçagutu du solasaren garbitasuna?

Irakurri kapitulu osoa Eclesiastesa 7