Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 7:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Cer premia da guiçonarençat bere baino goragoco gauçac bilha detzan, ez daquienean cer duen on bere bician, bere arrozgoaco egunetan, eta itzala-iduri iragaiten den demboran? Edo norc eçagutaraz dioçoque, haren ondotic cer guerthatuco den iguzquiaren azpian?

2. Hobe da omen ona gançugailu baliosac baino, eta hilceco eguna sorceco eguna baino.

3. Deithorea den etchera hobe du goatea, ecenetz barazcaria den etchera: alabainan, hartan ohartarazten da guiçon gucien akabançaz, eta bici denac gogoetac eguiten ditu guerthatzecoa denaz.

4. Irria baino hobe da hasarrea, ceren hobendun jarcen denaren arima cridançatzen baita beguitharteco ilhunduraz.

5. Çuhurren bihotza ilhundura den toquian da, eta çoroena bozcalencia den lekuan.

6. Hobe da çuhurraz içatea cridançatua, ecenetz çoroen balacuz enganatua;

7. Ceren duphinaren azpian erretzen hari diren elhorrien harrabotsa nolaco, çoroaren irria halaco: bainan hori ere hutsalqueria.

8. Calomniac nahasten du çuhurra eta ilhauncen haren bihotzeco indarra.

Irakurri kapitulu osoa Eclesiastesa 7