Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 5:7-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Ikusten baditutzu noharroinac çaphatuac, juiamendu borchatiarrac eta çucembidea osticatua herrialde batean, ez hortaz harri; ecen gora dena baino goragoco berce bat bada, eta hequiec baino handiago diren berceac ere badira;

8. Eta berçalde erregue batec manatzen dio bere azpico lur guciari.

9. Jaramana ez da diruz aseco, eta aberastasunac maite dituenac ez du hequietaric probetchuric atheratuco: hutsalqueria bat da beraz hori.

10. Ontasun hainitz den toquian, jale hainitz ere bada; eta jabeac cer du berce probetchuric, aberastasun hequiec bere beguiz ikusten dituela baicic?

11. Jan deçan guti edo hainitz, lanean hari denari loa goço çaio; bainan asetasunac ez du aberatsa lo eguitera uzten.

12. Bada berce gaitz bat ere guciz gaixtoa iguzquiaren azpian ikusi dudana: aberastasun beguiratuac beren jabearen caltetan;

13. Ecic atsecabe gaitzaren erdian galcen dira: jaio du seme bat, behartasun handian içanen dena.

14. Buluz ilki den beçala bere amaren sabeletic, buluz itzulico da, eta bere lanetic deusere ez du eramanen berequin.

15. Gaitz guciz urricalcecoa! Nola ethorri, hala itzulico da. Cer baliatuco da beraz haicearençat nekaturic?

16. Bere bicitzeco egun guciez jan du ilhumbeetan, grina hainitzen erdian, atsecabe eta gogoco ilhunduran.

17. Hargatic hau on iduritu çait niri, norc jan eta dan deçan, eta bozcarioz goça dadien bere lan, iguzquiaren azpian berac jasan duenaz, Jaincoac eman diozcan bere bicico egun lerroan; eta hori dela haren çathia.

18. Eta guiçon guciençat, ceinei Jaincoac eman baitiozcate aberastasunac eta ontasunac, eta hequietaric jateco ahala, beren çathiaz goçatzecoa, eta beren lanetic bozcario atheratzecoa; hori Jaincoaren dohain bat da.

19. Alabainan guti orhoituco da bere bicitzeco egunez, ceren Jaincoac goçoz betheco baitu haren bihotza.

Irakurri kapitulu osoa Eclesiastesa 5