Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 3:6-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Muga irabazteco, eta muga galceco;       Muga çainceco, eta muga uzteco;

7. Muga hausteco, eta muga osatzeco; Muga ixilceco, eta muga minçatzeco;

8. Muga maithatzeco, eta muga higüinceco;       Muga guerlaraco, eta muga baqueraco.

9. Bere lanetic guiçonac cer du guehiago?

10. Ikusi dut Jaunac guiçasemeei eman daroeten nekea, hartan berma ditecençat.

11. Gauça guciac onac eguin ditu beren orduco, eta mundua guiçonen eztabadei eman daroete, guiçonac ez deçan ardiets Jaincoac hastetic azquenerainocotzat eguin duen lana.

12. Eta eçagutu dut ez dela deusere hoberic boztea baino eta bere bician ongui eguitea;

13. Ecen guciec, jaten, edaten eta beren lanetic ona ikusten dutenec, Jaincoaren dohainez dute hori.

14. Ikas dut Jaunac eguin dituen lan guciec iraunen dutela bethi: ecin deçaquegu deusere ez berha, ez guti, Jaunac bere beldurraren emateco eguin dituen gaucei.

15. Eguina içan denac badirau; ethorcecoac direnac, jadanic içatuac dira, eta Jaincoac berritzen du iragan dena.

Irakurri kapitulu osoa Eclesiastesa 3