Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 3:14-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Ikas dut Jaunac eguin dituen lan guciec iraunen dutela bethi: ecin deçaquegu deusere ez berha, ez guti, Jaunac bere beldurraren emateco eguin dituen gaucei.

15. Eguina içan denac badirau; ethorcecoac direnac, jadanic içatuac dira, eta Jaincoac berritzen du iragan dena.

16. iguzquiaren azpian ikusi ditut tzarqueria juiamenduaren orde, eta bidegabequeria çucembidearen orde.

17. Eta erran içan dut ene bihotzean: Jaincoac juiatuco ditu prestua eta gaixtaguina, eta hura içanen da gauça gucien ordua.

18. Guiçasemeez erran dut ene bihotzean: Jaincoac frogatzen dituela, eta erakusten duela abereen pare direla.

19. Hargatic guiçona eta acienda bardin hilcen dira, eta bardina da bataren eta bercearen içatea; nola hilcen baita guiçona, hala-hala hilcen da aberea; oroc bardin hatsa harcen dute, eta guiçonac deusere ez du aciendac baino guehiago: oro hutsalqueriaren azpico dira.

20. Eta oro leku berera dihoaci: oro lurretic eguinac dira, eta orobat lurrera bihurcen dira.

21. Norc daqui hean Adamen semeen izpiritua goiti igaiten den, eta abereen izpiritua beheiti jausten den?

22. Eta kausitu dut deusere ez dela guiçonarençat hoberic bere lanean boztea baino, eta hori dela hari eroria çaioen çathia. Alabainan norc helaracico du eçagutzera haren ondotic guerthatzecoac direnac?

Irakurri kapitulu osoa Eclesiastesa 3