Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 12:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Carrican atheac hersico dituztenean, ehailearen minçoaren ahiduran; hegastinaren carrancara jaiquico direnean; cantuaren alabac gortuco direnean guciac;

5. Leku gorac ere lotsagarri içanen direnean, eta icialdurac bidean jaucico direnean; amanda-hondoa loratuco da, xartala guicenduco, eta caprac ezdeustuco direnean; ceren guiçona baitoha bere bethico etchera, eta carrican ingurua eguinen baitute deithoratzaileec;

6. Cilhar-haria trenca, eta urhezco hedea guibelerat bil dadien baino lehen; pegarra ithurriaren gainean hautsi, eta pirrita urteguiaren gainean xehacatu aitzinean;

7. Herrautsa bihur dadien baino lehen lurrera, ceintaric atheratua baitzen; eta izpiritua itzul dadien baino lehen Jaincoa gana, ceinac eman baitzuen.

8. Hutsalquerien hutsalqueria, dio Eclesiastesac, eta oro hutsalqueria.

9. Eta nola Eclesiastesa guciz baitzen çuhurra, irakatsi çuen populua, eta erran cituen eguin cituenac, eta ikartuz xuxendu cituen parabola hainitz.

10. Bildu cituen cerbaitetaco hitzac, eta iscribatu cituen solas guciz çuhurrac eta eguiaz betheac.

11. Akuloac iduri, eta itze barna sarthuac beçala dira çuhurren hitzac, arçain bakarrac nausten conseiluz emanac.

Irakurri kapitulu osoa Eclesiastesa 12