Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 12:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çure creatzaileaz orhoit çaite çure gaztaroco egunetan, atsecabearen ordua ethorri baino lehen eta hurbil ditecen aitzinean urtheac ceinetaz erranen baituçu: Ez dira ene gogaraco;

2. Goibel ditecen baino lehen iguzquia eta arguia, ilharguia eta içarrac, eta hedoiac itzul ditecen uriaren ondotic;

3. Laztuco direnean etchearen çainac, eta kordocatuco guiçonic hazcarrenac; ehaileac alfer eta gutituac içanen direnean, eta cirrituetaric ikusten dutenac lambrotuco direnean;

4. Carrican atheac hersico dituztenean, ehailearen minçoaren ahiduran; hegastinaren carrancara jaiquico direnean; cantuaren alabac gortuco direnean guciac;

5. Leku gorac ere lotsagarri içanen direnean, eta icialdurac bidean jaucico direnean; amanda-hondoa loratuco da, xartala guicenduco, eta caprac ezdeustuco direnean; ceren guiçona baitoha bere bethico etchera, eta carrican ingurua eguinen baitute deithoratzaileec;

6. Cilhar-haria trenca, eta urhezco hedea guibelerat bil dadien baino lehen; pegarra ithurriaren gainean hautsi, eta pirrita urteguiaren gainean xehacatu aitzinean;

7. Herrautsa bihur dadien baino lehen lurrera, ceintaric atheratua baitzen; eta izpiritua itzul dadien baino lehen Jaincoa gana, ceinac eman baitzuen.

8. Hutsalquerien hutsalqueria, dio Eclesiastesac, eta oro hutsalqueria.

Irakurri kapitulu osoa Eclesiastesa 12