Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 11:6-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Goicetic erain çaçu hacia, eta arratsean ez bedi çure escua gueldi, ceren ez baitaquiçu cein, hura ala hau sorthuco den lehenic; eta baldin biac bardin eguiten badira, hobe içanen da.

7. Beguiei arguia goço eta iguzquiaren ikustea laket çaiote.

8. Guiçona asco urthez bici içatu bada, eta hequietan orotan bozcariotan içan bada, orhoitu behar da ilhumbeetaco demboraz, eta egunqueta handi hartaz; ceinac, behin ethorri direnean, iraganari frogatuco baitiote bere hutsalqueria.

9. Guiçon-gaztea, beraz boz çaite çure gaztetasunean, bozcariotan içan bedi çure bihotza çure gaztaroco egunetan; ibil çaite çure bihotzaren bideetan eta çure beguien arguitara; eta jaquiçu Jaincoac horietaz orotaz juiamendutara galdatuco çaituela.

10. Iraiçatzu hasarrea çure bihotzetic eta gaixtaqueria çure haraguitic; ecen gaztetasuna eta atseguina bardin hutsalac dira.

Irakurri kapitulu osoa Eclesiastesa 11