Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 1:2-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Hutsalqueriaren hutsalqueria, dio Eclesiastesac: hutsalqueriaren hutsalqueria, eta oro hutsalqueria.

3. Guiçonac cer du guehiago bere lanetic, iguzquiaren azpian daraman neketic?

4. Guiçaldi bat badoha, guiçaldi bat heldu da; bainan lurra hala-hala dago bethi.

5. Iguzquia jaiquitzen eta etzaten da, eta bere lekura itzulcen; eta han berriz jaiquiric,

6. Ingurua eguiten du egüerdia gaindi, eta ipharrera itzulcen da. Haicea badoha oro itzulica iraganez, eta bere inguruequin bihurcen da.

7. Hibai guciac itsasora sarcen dira, eta itsasoac ez du gaindi eguiten: hibaiac ilki diren toquira bihurcen dira, berriz ere turrustaca goateco.

8. Gauça guciac gaitzac dira: guiçonac hitzez ecin eman deçaque hequien xehetasuna. Beguia ikusteaz ez da asetzen, ez-eta beharria aditzeaz bethetzen.

9. Cer da içan denic? içatecoa den hura bera. Cer da eguin denic? eguitecoa den hura bera.

10. Deus ez da berriric iguzquiaren azpian, eta nihor ez da gai errateco: Huna hau berria da: ecen jadanic içatu da gu baino lehenagoco mendeetan.

Irakurri kapitulu osoa Eclesiastesa 1