Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 1:12-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Ni, Eclesiastesa, Israelgo erregue içatu naiz Jerusalemen;

13. Eta ene buruan eçarri dut bilhatzea eta ikarcea çuhurqui, iguzquiaren azpian guerthatzen diren guciac. Jaincoac lan gaitz hori eman diote guiçonen semeei, hortan hari ditecençat.

14. Ikusi ditut iguzquiaren azpian eguiten direnac oro, eta huna hutsalqueria eta gogoco behardura direla guciac.

15. Çabartuac nequez dira nehorcen, eta çoroen ostea nihonerecoa da.

16. Minçatu naiz ene bihotzean, nioelaric: Huna non handi bilhacatua naicen, eta çuhurtasunean aitzindu ditut, ni baino lehen Jerusalemen içatu diren guciac; eta ene gogoac çuhurqui beguietsi ditu hainitz gauça, eta arguitu naiz.

17. Umotasuna eta jaquitatea, errebelamenduac eta çoroqueria cer diren ikastera eman içan dut ene bihotza; eta eçagutu dut horietan ere bacela lan eta gogoco behardura;

18. Ceren çuhurtasun handian baitago gaitzidura handia, eta bere jaquitatea berhatzen duenac berhatzen baitu behardura ere.

Irakurri kapitulu osoa Eclesiastesa 1