Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 9:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta hazcarqui oihu eguin çuen ene beharrietara, cioelaric: Hurbil dire hiriaren ikarleac, eta bakotchac escuan daduca hilcaco tresna bat.

2. Eta hara sei guiçon heldu cirela ipharrera dagoen gaineco atheco bideaz, eta bakotcharen escuan bacen hilcaco tresna; hequien erdian ere bacen guiçon bat liho-oihalez jauncia, eta thindunci bat baçuen guerrian: eta sarthu, eta xutic jarri ciren cobrezco aldarearen ondoan.

3. Eta Israelgo Jaunaren ospea ilki cen querubinetic, ceinaren gainean baitzagoen templo-sarcean; eta deithu çuen lihoz jauncia cen guiçona, thinduncia guerrian çuena.

4. Eta Jaunac erran çaroen: Iragan çaite hiria barna Jerusalemeren erditic, eta horren erdian eguiten diren icigarriqueria guciez auhen eta atsecabetan dauden guiçonen belharretan eguiçu thau baten hatza.

5. Eta berceei erran çaroeten, nic aditzen nuelaric: Huni jarraiquiz iragan çaitezte hiria gaindi; eta jo çatzue jendeac; çuen beguiac ez betza içan guphide, ez beçaitezte urrical.

6. Çaharra, muthil eta nescatcha gazte, haur eta emaztequi, oro heriotzez hil çatzue; bainan thaua ikusico dioçuenetaric nihor ez hil; eta has çaitezte ene sainduteguitic. Hasi ciren beraz temploaren aitzinean ciren guiçon-çaharretaric.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 9