Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 9:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta hazcarqui oihu eguin çuen ene beharrietara, cioelaric: Hurbil dire hiriaren ikarleac, eta bakotchac escuan daduca hilcaco tresna bat.

2. Eta hara sei guiçon heldu cirela ipharrera dagoen gaineco atheco bideaz, eta bakotcharen escuan bacen hilcaco tresna; hequien erdian ere bacen guiçon bat liho-oihalez jauncia, eta thindunci bat baçuen guerrian: eta sarthu, eta xutic jarri ciren cobrezco aldarearen ondoan.

3. Eta Israelgo Jaunaren ospea ilki cen querubinetic, ceinaren gainean baitzagoen templo-sarcean; eta deithu çuen lihoz jauncia cen guiçona, thinduncia guerrian çuena.

4. Eta Jaunac erran çaroen: Iragan çaite hiria barna Jerusalemeren erditic, eta horren erdian eguiten diren icigarriqueria guciez auhen eta atsecabetan dauden guiçonen belharretan eguiçu thau baten hatza.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 9