Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 7:9-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta ene beguiac ez din guphideric içanen, eta ez naun urricalduren; bainan hire tzarqueria guciac hire gainean eçarriren ditinat, eta hire erdian egonen ditun hire itsusqueria guciac; eta jaquinen duçue ni naicela jotzen dudan Jauna.

10. Huna eguna, huna non heldu den ilki da xahupena, cigorra loratu da, musquildu da hampurusqueria;

11. Gaixtaqueria tzartasunaren cigorraren gainean jaiqui da; ez hequietaric, ez populutic, ez-eta hequien harramancetic; eta hequien baithan ez da phausuric içanen.

12. Ethorri da muga, hurbildu da eguna: eroslea ez bedi boz, salçailea ez bedi uher, ceren sepha horgo populu guciaren gainera hedaturen baita.

13. Ecen salçaileari, oraino bici balitz ere, etzaio saldu duen gauça bihurturen alabainan ikuspen populu guciarençateco hau, ez da alferric bihurturen, eta guiçona ez da hazcarturen bere bicitzeco tzartasunean.

14. Jo çaçue turuta, phara çaitezte oro; eta ez da nihor gudura goanen ecic horgo populu guciaren gainean da ene hasarrea.

15. Ezpata campoan, içurritea eta gosetea barnean; landan dena, ezpatatic hilen da; hirian direnac içurriteaz eta goseteaz içanen dire iretsiac.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 7