Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 7:18-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Eta jauncico dituzte çurdatzac, eta icialdurac estalico ditu, eta ahalquea içanen da beguitharte gucietan eta karçoildura buru gucien gainean.

19. Hequien cilharra camporat arthiquia, eta hequien urhea ongarria beçala içanen da. Hequien cilharra eta urhea ez dire baliaturen hequien libratzeco Jaunaren hasarreco egunean. Ez dute aseco beren barnea, hequien sabelac ez dire betheco, ceren dirua içanen den hequiençat gaizquiraco behaztopagailu.

20. Beren lephoco gatheen edergailua hampurusqueriaco baliatu dute; hartaric eguin dituzte beren tzarquerietaco itchura eta moldeac; horren gatic eguin dut hartaric gauça lohi bat;

21. Eta hura escu arrotzei emanen diotet harrapacara, eta hura eguinen dut lurreco gaixtaguinen pusca, eta lohituren dute.

22. Eta beguithartea itzuliren dut hequien ganic; borchaturen dute ene sainduteguico leku gordea; ohoinac hartan sarthuren dire, eta lohituren dute.

23. Akabança bat athera çaçu, ceren lurra odolezco juiamenduz eta hiria tzarqueriaz betheac baitire.

24. Eta erakarriren ditut jendaietaric gaixtoenac, eta jabeturen dire hequien etcheez; eta ixilaraciren dut botheretsuen hampurustasuna, eta etsaia nausituren da hequien sainduteguiez.

25. Hestura jaustean, bilhaturen dute baquea, eta baqueric ez da içanen.

26. Afaldua asalduaren gainera ethorrico da, haroa haroaren gainera; eta profeten ikuspen bilha ibilico dire, eta leguea galduco da apheçaren baitharic eta conseilua çaharretaric.

27. Erregue auhenez egonen da, atsecabeac inguratuco du buruçaguia, eta ikaran içanen dire populuaren escuac. Eguinen daroet eguin dutenaren arabera, juiaturen ditut juiatu dutenaren arabera, eta jaquinen dute ni naicela Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 7