Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 7:11-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Gaixtaqueria tzartasunaren cigorraren gainean jaiqui da; ez hequietaric, ez populutic, ez-eta hequien harramancetic; eta hequien baithan ez da phausuric içanen.

12. Ethorri da muga, hurbildu da eguna: eroslea ez bedi boz, salçailea ez bedi uher, ceren sepha horgo populu guciaren gainera hedaturen baita.

13. Ecen salçaileari, oraino bici balitz ere, etzaio saldu duen gauça bihurturen alabainan ikuspen populu guciarençateco hau, ez da alferric bihurturen, eta guiçona ez da hazcarturen bere bicitzeco tzartasunean.

14. Jo çaçue turuta, phara çaitezte oro; eta ez da nihor gudura goanen ecic horgo populu guciaren gainean da ene hasarrea.

15. Ezpata campoan, içurritea eta gosetea barnean; landan dena, ezpatatic hilen da; hirian direnac içurriteaz eta goseteaz içanen dire iretsiac.

16. Hequien ganic ihes eguinen dutenac, salbatuac içanen dire; eta mendietan egonen dire, haranetaco usoac iduri, oro ikaran, batbedera bere bekatuan.

17. Escu guciac erkituco eta belhaun guciac ura beçala itzurico dire.

18. Eta jauncico dituzte çurdatzac, eta icialdurac estalico ditu, eta ahalquea içanen da beguitharte gucietan eta karçoildura buru gucien gainean.

19. Hequien cilharra camporat arthiquia, eta hequien urhea ongarria beçala içanen da. Hequien cilharra eta urhea ez dire baliaturen hequien libratzeco Jaunaren hasarreco egunean. Ez dute aseco beren barnea, hequien sabelac ez dire betheco, ceren dirua içanen den hequiençat gaizquiraco behaztopagailu.

20. Beren lephoco gatheen edergailua hampurusqueriaco baliatu dute; hartaric eguin dituzte beren tzarquerietaco itchura eta moldeac; horren gatic eguin dut hartaric gauça lohi bat;

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 7