Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 7:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

2. Eta çu, guiçasemea, huna cer dioen Jaunac, Israelgo lurreco Jaincoac: Heldu da akabança, akabança heldu da lurraren lau aurkincen gainean.

3. Huna orai akabança hire gainean hire gainera ixurico dinat ene hasarrea, eta juiatuco haut hire bideen arabera, eta jaçarrico darozquinat hire icigarriqueria guciac.

4. Eta ez hau guphidetsico ene beguiac, eta ez naun urricalduco; bainan hire gainera erorraracico ditinat hire gaixtaqueriac, eta hire itsusqueriac hire erdian gueldituco ditun; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.

5. Hau dio Jainco Jaunac: Hestura bat, huna non heldu den hestura bat.

6. Akabança heldu da, heldu da akabança; atzarria egotu dun hire contra; huna non dathorren.

7. Xahupena gainera heldu çaic, oi lur hortaco egoiliarra; heldu duc ordua, hurbil duc sarrasquico eguna, eta-ez mendien ospecoa.

8. Oi lurra, orai hurbildic hire gainera ixuriren dinat ene hasarrea, eta ene sepha aseco dinat hire gainean; eta hire bideen arabera haut juiaturen, eta hire gaixtaqueria guciac darozquinat gainera emanen;

9. Eta ene beguiac ez din guphideric içanen, eta ez naun urricalduren; bainan hire tzarqueria guciac hire gainean eçarriren ditinat, eta hire erdian egonen ditun hire itsusqueria guciac; eta jaquinen duçue ni naicela jotzen dudan Jauna.

10. Huna eguna, huna non heldu den ilki da xahupena, cigorra loratu da, musquildu da hampurusqueria;

11. Gaixtaqueria tzartasunaren cigorraren gainean jaiqui da; ez hequietaric, ez populutic, ez-eta hequien harramancetic; eta hequien baithan ez da phausuric içanen.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 7