Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 5:11-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Horren gatic, dio Jainco Jaunac: Ala ni! ceren lohitu dunan ene sainduteguia hire tzarqueria guciez eta icigarriqueria guciez, ez bahaut nic ere phorroscatzen; eta ez hau guphidetsico ene beguiac, eta ez naun urricalduco.

12. Hire hiruretaric bat hilen dun içurritetic, eta goseteac iharraracico din hire erdian; berce hirugarrena ezpataren azpira erorico dun hire inguruan; berce hirugarrena berriz, haice gucietara barraiatuco dinat, eta ezpata bilucico dinat hequien guibeletic.

13. Eta ene sepha betheco eta ene gaitzidura aseco dut hequien gainean, eta hartuco dut sosegu; eta ene iraquidura asquietsi duquedanean hequien gainean, jaquinen dute ni naicela Jauna, ene karrean minçatu naicena.

14. Eta eçarrico haut mortu, eta hire inguruan diren jendaien laidagarri, iragarle gucien aitzinean.

15. Eta içanen haiz laidagarri eta burhoztagarri, ikusgarri eta lazgarri hire inguruan diren jendaietan, ene erabaquiac obratu dituquedanean, ene sepha, ene gaitzidura eta ene hasarrearen jaçarraldietan.

16. Ni Jauna minçatu naiz, erran dudanean hequien gainera igorrico ditudala gosetearen gueci guciz gaixto, hilgarriac içanen direnac, ceinac igorrico baititut çuen xahutzecotzat; eta gosetea bilduco dut çuen gainera, eta hautsico dut çuetan oguiaren makila.

17. Eta çuetara igorriren ditut gosetea eta basabere gaixtoenac, çuec hilaraci arteo; eta içurritea eta odola hire gainetic iraganen ditun, eta ezpata erakarriren dinat hire gainera. Ni Jauna naiz minçatu.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 5