Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 5:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta çuc, guiçasemea, har çaçu nabala çorrotz bat, ileac ebaquitzen dituena; hartuco duçu eta iraganen çure burutic eta biçarretic; eta hartuco duçu hequien phisatzeco balança bat, eta hirur çathitan eçarrico ditutzu.

2. Heren bat suz erreco duçu hiriaren erdian, sethioco egunac bethetzen diren arabera; berce heren bat hartuco duçu eta ezpatarequin ebaquico hiriaren inguruan; azquen herena berriz, haiceari emanen dioçu, eta nic ezpata biluciren dut hequian ondotic.

3. Eta hequietaric guti bat hartu eta çure caparen izquinan estecatuco duçu.

4. Eta hauquietaric hartuco ditutzu berriz cembait eta suan erreco, eta handic ilkico da su bat Israelgo etche guciaren gainera.

5. Hau dio Jainco Jaunac: Hori da Jerusaleme; eçarri dut jendaien erdian, eta lurrac haren inguruan.

6. Eta erdeinatu ditu ene erabaquiac, jendaiac baino tzarrago bilhacatzeraino; eta ene manamenduac, haren inguruan diren lurrec baino guehiago; ecen osticatu ditu ene erabaquiac, eta ez da ene manamenduetan

7. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Ceren gainditu ditutzuen çuen inguruco jendaiac, eta etzareten ene mandamenduetan eta ez ditutzuen ene erabaquiac bethe, eta ez duçuen eguin çuen inguruan diren jendaiec ere beçain çucenqui;

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 5