Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 47:9-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta nora-nahi goan dadien uharra, edocein acienda bici herrestatzen denic, bicico da, eta ur horiec sarcen diren toquietan içanen da arrain asco, eta uharra ethorcen çaioten guciac sasualduco eta bicico dire.

10. Eta arrançariac ur horien gainean egonen dire; Engaditic Engalimera çare idorleku bat içanen da. Asco arrain mota içanen da elemeniaca, itsaso handian beçala.

11. Bainan horren bazterretan eta ainciretan, urac ez dire gueçatuco, ceren gazteguitzat emanac içanen baitire.

12. Eta uharraren heguietan bi aldeetaric sorthuco da cer-nahi çuhaitz fruitudun; hequien hostoa ez da erorico, eta fruitua etzaiote escastuco; hilabethe oroz ekarrico dute berria, ceren horgo urac sainduteguitic ilkitzen baitire; eta hequien fruituac içanen dire hazcurritzat eta hostoac sendacaritzat.

13. Hau dio Jainco Jaunac: Hori da muga ceinaren barnean Israelgo hamabi leinuec goçatuco baituçue lurra; ecen Josepec çathi bikuna du.

14. Bada, goçatuco duçue, bakotchac bardin bere anaiac beçala, lur hori ceinaren gainean alchatu baitut escua, çuen arbasoei emanen niotela; eta lur hori erorico çaitzue goçamenetara.

15. Hauquiec dire, berriz, lur hortaco mugac: ipharreco ephaitzara, itsaso handitic Hethalongo bidea, Sedadara goatean,

16. Emathera, Berothara, Sabarimera, ceina baita Damasco mugaren gainean eta Ematheco mugaquide, Ticongo etchera, ceina baita Aurango mugaren ondoan.

17. Eta muga içanen da itsasotic Enongo corralera, ceina baita Damasco muga; eta ipharretic ipharrera, Emath içanen da muga ipharreco aurkinçan.

18. Aldiz iguzqui-aldeco alderdia içanen da Aurango erditic, Damasco erditic, Galaadeco erditic eta Israelgo lurraren erditic, Jordanea delaric muga iguzqui-aldeco itsasoraino: neurtuco duçue halaber iguzqui-aldeco aurkinça.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 47