Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 47:6-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Eta erran çarotan: Guiçasemea, ongui ikusi duçu. Eta eraman eta uharraren bazterrera bihurraraci ninduen.

7. Eta itzuli nincenean, hara uharraren heguian bi aldeetaric nihonereco çuhamuqueta.

8. Eta erran çarotan: Iguzqui-aldeco legar-murruetara ilkitzen eta mortuco celhaietara jausten diren ur horiec itsasoan sarthuco dire, eta ilkico dire, eta urac gueçatuac içanen dire.

9. Eta nora-nahi goan dadien uharra, edocein acienda bici herrestatzen denic, bicico da, eta ur horiec sarcen diren toquietan içanen da arrain asco, eta uharra ethorcen çaioten guciac sasualduco eta bicico dire.

10. Eta arrançariac ur horien gainean egonen dire; Engaditic Engalimera çare idorleku bat içanen da. Asco arrain mota içanen da elemeniaca, itsaso handian beçala.

11. Bainan horren bazterretan eta ainciretan, urac ez dire gueçatuco, ceren gazteguitzat emanac içanen baitire.

12. Eta uharraren heguietan bi aldeetaric sorthuco da cer-nahi çuhaitz fruitudun; hequien hostoa ez da erorico, eta fruitua etzaiote escastuco; hilabethe oroz ekarrico dute berria, ceren horgo urac sainduteguitic ilkitzen baitire; eta hequien fruituac içanen dire hazcurritzat eta hostoac sendacaritzat.

13. Hau dio Jainco Jaunac: Hori da muga ceinaren barnean Israelgo hamabi leinuec goçatuco baituçue lurra; ecen Josepec çathi bikuna du.

14. Bada, goçatuco duçue, bakotchac bardin bere anaiac beçala, lur hori ceinaren gainean alchatu baitut escua, çuen arbasoei emanen niotela; eta lur hori erorico çaitzue goçamenetara.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 47