Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 46:15-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Escainiren ditu beraz bildotsa, sacrificioa eta olioa goiz oroz, bethirainoco holocausta.

16. Hau dio Jainco Jaunac: Princeac bere semeetaric bati eguiten badio emaitza bat, hunençat eta hunen semeençat içanen da primancetan, eta ondoregoz goçaturen dute.

17. Emaitza ordean, bere primançatic eguiten badu bere cerbitzarietaric bati, hainarena içanen da bihurpeneco urthea dino, eta princeari bihurturen çaio; hunen ondoregoa berriz, hunen haurrena içanen da.

18. Buruçaguiac ez du borchaca populuaren primançatic eta içanetic hartuco; bainan bere içanetic primançac eguinen daroezte bere semeei, ene populuan nihor içan ez dadien bere ontasunetic kendua.

19. Eta athearen aldean cen sarbide batetic sarraraci ninduen sainduteguico aphecen guela, ipharrari çaudenetara; eta han bacen toqui bat mendebalerat itzulia.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 46