Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 45:9-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Hau dio Jainco Jaunac: Asqui içan bequiçue, Israelgo princeac; uzquitzue çuen tzarqueria eta harrapaqueriac; çucentasunean eta çucembidean ibil çaitezte; berez çatzue çuen eremuac ene populuaren lurretaric, dio Jainco Jaunac.

10. Çuen balança, ephia eta batoa çucenac içanen dire.

11. Ephia eta batoa bardinac eta neurri batecoac içanen dire; batoac iduc deçan coroaren hamargarrena, eta ephiac halaber coroaren hamargarrena; coroaren neurriaren arabera bardina içanen da hequien hazta.

12. Sicloac berriz, hogoi obola ditu. Bada, hogoi sicloc, eta hogoi eta borz sicloc, eta hamaborz sicloc mina bat eguiten dute.

13. Hauquiec dire ekarrico ditutzuen picainac: ephiaren seigarrena coro oguitic, eta ephiaren seigarrena coro garagarretic.

14. Olioaren neurria ere, bato olioa, coroaren hamargarrena da; eta hamar batoc coro bat eguiten dute, ceren hamar batoc coroa bethetzen baitute.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 45