Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 45:16-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Lurreco populu guciac picain horiec çor içanen diozca Israelgo buruçaguiari.

17. Eta buruçaguiaten gain içanen dire holocausta, sacrificio, libacioneac besta-buruetan, hilabethe-lehenetan, larumbatetan eta Israelgo etchearen besta-buru gucietan; berac escainico ditu bekatuarençat sacrificioa; holocausta eta bitima baquezcoac, Israelgo etchearençat xahupenaren eguiteco.

18. Hau dio Jainco Jaunac: Lehembicico hilabethean, lehengo egunean, aratche narriogabe bat hartuco duçue arthaldetic, eta xahutuco duçue sainduteguia.

19. Eta apheçac hartuco du bekatuarençat içanen den odoletic, eta eçarrico temploco atheen habeetan, aldareco bazterraren lau izquinetan, eta barneco ezcaratzeco athearen habeetan.

20. Eta orobat eguinen duçue hilabethearen çazpian, jaquin gabez edo enganaturic huts eguin duenarençat, eta eguinen duçue temploaren xahupena.

21. Lehembicico hilabethean, eta hamalaugarren egunean içanen duçue Bazco-besta; airisac janen dire çazpi egunez.

22. Eta egun hartan buruçaguiac eguinen du beretzat eta lurreco populu guciarençat aratche baten sacrificioa bekatuarençat.

23. Eta çazpi egunetaco besta-buruan, Jaunari escainiren diozca holocaustetan çazpi aratche eta çazpi ahari narriogabeac, egun oroz çazpi egunez; eta bekatuarençat aker bat egun oroz.

24. Eta aratche bakoxca escainiren du ephi bat irin, eta berce ephi bat ahari bakoxca, eta hin bat olio ephi bakoxca.

25. Çazpigarren hilabethean, hamaborzgarren egunean, besta-buruan, çazpi egunez eguinen ditu gorago erranac, hala bekatuarençat, nola holocaustarençat, sacrificioarençat eta olioarençat.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 45