Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 44:22-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Eta ez dute ez alhargunic, ez berceec utzi emazteric hartuco, bainan-bai Israelgo etcheco odoleticaco nescatcha gazteac; har deçaquete ordean aphez baten ganic alhargundua den alharguna.

23. Eta ene populuari irakatsico diote cer den saindu eta cer kutsatu; eta erakutsico diote cer den xahu eta cer lohi.

24. Eta cerbait makur içanen denean, beguiratuco dire ene juiamenduei eta juiatuco dute. Ene legueac eta manamenduac iduquico dituzte ene besta-buru gucietan, eta sainduetsico dituzte ene larumbatac.

25. Ez dire sarthuco guiçon hil bat den toquira, lohi ditecen beldurrez, non ez duten aita edo ama, semea edo alaba, anaia edo arreba bigarren senharric içan ez duqueena; bercela kutsa laizteque.

26. Eta sarthu dena xahutu den ondoan, kondatuco diozcate çazpi egun.

27. Eta ene sainduteguian barneco ezcaratzera sarthuco den egunean, ene cerbitzatzeco sainduteguian, escainça bat bere bekatuarençat eguinen du, dio Jainco Jaunac.

28. Berriz, ez dute primançaric içanen, ni naiz hequien primança; eta ontasunic ez dioçute emanen Israelen, ecen ni haiz hequien ontasuna.

29. Bekatuarençateco bitima eta hobenarençatecoa janen dituzte, eta Israelen eguinen diren botu guciac hequiençat içanen dire.

30. Lehen-sorthu gucien picainac, eta eguiten diren escainça gucietaric libacioneac aphecençat içanen dire; eta çuen jatecoen picainac ere apheçari emanen diozcatzue, benedicionea jautsaraz deçan çuen etcheen gainera.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 44