Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 44:2-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Eta Jaunac erran çarotan: Athe hori hersia egonen da; ez da idequico, eta nihor ez da hortaric iraganen; ceren hortaric den sarthu Israelgo Jainco Jauna, eta hersia egonen da

3. Princearençat. Princea hortan jarrico da, Jaunaren aitzinean oguiaren jateco; lorioco atheco bideaz sarthuco eta hartaz beraz ilkico da.

4. Eta eraman ninduen ipharreco atheco bideaz temploaren aitzinera; eta ikusi nuen, eta hara Jaunaren ospeac bethe çuela Jaunaren etchea; eta erori nincen ahuspeca.

5. Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, emaçu bihotza, eta ikusaçu çure beguiez, eta çure beharriez ençun çaçu nic erraten darotzudan gucia Jaunaren etcheco ceremonia guciez eta legue guciez; eta emaçu çure bihotz gucia temploco bideetan eta sainduteguiticaco ilkitzeetan.

6. Eta ene samurrarazten hari den Israelgo etcheari erroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Israelgo etchea, çuen gaizqui guciac asqui içan bequizquitzue;

7. Ecen sarraraci ditutzue arrotzac, bihotzez eta haraguiz ingurebaquigabeac, egon citecen ene sainduteguian eta lohi ceçaten ene etchea; eta escaincen ditutzue ene oguiac, bilgorra eta odola, eta çuen tzarqueria guciez hausten duçue enequilaco patua.

8. Eta ez ditutzue beguiratzen ene sainduteguico manamenduac, eta ene sainduteguian beguiratzeco eman ditudan legueen çainac eçarri ditutzue çuen burutaric.

9. Hau dio Jainco Jaunac: Edocein arrotz, bihotzez eta haraguiz ingurebaquigabea denic; edocein arrotz seme, Israelgo umeen artean dagoenic, ez da ene sainduteguian sarthuren.

10. Lebitarrac ere, ene ganic urrundu direnac Israelgo umeen makurrean, eta ene ganic ceihertu direnac beren jaincomoldeen ondotic, eta beren gaizquia jasan dutenac,

11. Ene sainduteguian içanen dire kutchaçain, athalçain, eta etcheco cerbitzari; hequiec hilen dituzte holocaustetaco abereac eta populuaren bitimac; eta populuaren aitzinean egonen dire, haren cerbitzatzeco.

12. Hura cerbitzatu dutelacoz bere jaincomoldeen aitzinean, eta Israelgo etchearençat eguin direlacoz gaizquiraco behaztopagailu, hargatic alchatu dut ene escua hequien gainera, dio Jainco Jaunac, eta jasanen dute beren gaizquia.

13. Eta ez dire ene gana hurbilduren apheztasuneco eguimbideen niri bihurceco, eta sainduren sainduaren ondoan diren ene sainduteguiei ez dire hurbilduren; bainan jasanen dituzte beren ahalquea eta eguin dituzten tzarqueriac.

14. Eta emanen ditut temploco athalçain, temploco cerbitzu gucietan eta han eguiten diren orotan.

15. Aldiz, aphez eta lebitar Sadoquen umeac, ene sainduteguico ceremoniac beguiratu dituztenac, noiz-etare Israelgo semeac ene ganic makurcen baitziren, hequiec hurbilduren dire ene gana, ene cerbitzatzeco; eta ene aitzinean egonen dire, bilgorraren eta odolaren niri escainceco, dio Jainco Jaunac.

16. Hequiec sarthuco dire ene sainduteguian, eta hequiec hurbilduco dire ene mahainetic ene cerbitzatzeco eta ene ceremonien beguiratzeco.

17. Eta barneco ezcaratzeco atheetan sarthuco direnean, lihozco soinecoac jauncico dituzte; eta ilezcoric ez dute batere eçarrico, barneco ezcaratzeco atheetan eta barnean cerbitzua eguitean.

18. Lihozco xerrendac içanen dituzte buruan, eta lihozco galçac soinean, eta ez dute icerceco jaunzcuraric içanen.

19. Eta campoco ezcaratzera populuaren gana ilkico direnean, aldatuco dituzte soinecoac ceinequin cerbitzatu baitute, eta utzico dituzte sainduteguico kutchateguian, eta berce soinecoac jauncico dituzte, eta ez dute populua sainduetsico beren barneco soinecoequin.

20. Burua berriz, ez dute murriztuco, ez-eta ile gucia hacico; bainan noicetic noicera laburtuco dute.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 44