Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 44:11-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ene sainduteguian içanen dire kutchaçain, athalçain, eta etcheco cerbitzari; hequiec hilen dituzte holocaustetaco abereac eta populuaren bitimac; eta populuaren aitzinean egonen dire, haren cerbitzatzeco.

12. Hura cerbitzatu dutelacoz bere jaincomoldeen aitzinean, eta Israelgo etchearençat eguin direlacoz gaizquiraco behaztopagailu, hargatic alchatu dut ene escua hequien gainera, dio Jainco Jaunac, eta jasanen dute beren gaizquia.

13. Eta ez dire ene gana hurbilduren apheztasuneco eguimbideen niri bihurceco, eta sainduren sainduaren ondoan diren ene sainduteguiei ez dire hurbilduren; bainan jasanen dituzte beren ahalquea eta eguin dituzten tzarqueriac.

14. Eta emanen ditut temploco athalçain, temploco cerbitzu gucietan eta han eguiten diren orotan.

15. Aldiz, aphez eta lebitar Sadoquen umeac, ene sainduteguico ceremoniac beguiratu dituztenac, noiz-etare Israelgo semeac ene ganic makurcen baitziren, hequiec hurbilduren dire ene gana, ene cerbitzatzeco; eta ene aitzinean egonen dire, bilgorraren eta odolaren niri escainceco, dio Jainco Jaunac.

16. Hequiec sarthuco dire ene sainduteguian, eta hequiec hurbilduco dire ene mahainetic ene cerbitzatzeco eta ene ceremonien beguiratzeco.

17. Eta barneco ezcaratzeco atheetan sarthuco direnean, lihozco soinecoac jauncico dituzte; eta ilezcoric ez dute batere eçarrico, barneco ezcaratzeco atheetan eta barnean cerbitzua eguitean.

18. Lihozco xerrendac içanen dituzte buruan, eta lihozco galçac soinean, eta ez dute icerceco jaunzcuraric içanen.

19. Eta campoco ezcaratzera populuaren gana ilkico direnean, aldatuco dituzte soinecoac ceinequin cerbitzatu baitute, eta utzico dituzte sainduteguico kutchateguian, eta berce soinecoac jauncico dituzte, eta ez dute populua sainduetsico beren barneco soinecoequin.

20. Burua berriz, ez dute murriztuco, ez-eta ile gucia hacico; bainan noicetic noicera laburtuco dute.

21. Eta aphecetaric nihorc ez du arnoric edanen barneco ezcaratzera sarcecoa denean.

22. Eta ez dute ez alhargunic, ez berceec utzi emazteric hartuco, bainan-bai Israelgo etcheco odoleticaco nescatcha gazteac; har deçaquete ordean aphez baten ganic alhargundua den alharguna.

23. Eta ene populuari irakatsico diote cer den saindu eta cer kutsatu; eta erakutsico diote cer den xahu eta cer lohi.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 44