Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 44:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta itzularaci ninduen campoco sainduteguico athearen alderat, ceina iguzqui-haicerat baitzagoen eta hersia baitzen.

2. Eta Jaunac erran çarotan: Athe hori hersia egonen da; ez da idequico, eta nihor ez da hortaric iraganen; ceren hortaric den sarthu Israelgo Jainco Jauna, eta hersia egonen da

3. Princearençat. Princea hortan jarrico da, Jaunaren aitzinean oguiaren jateco; lorioco atheco bideaz sarthuco eta hartaz beraz ilkico da.

4. Eta eraman ninduen ipharreco atheco bideaz temploaren aitzinera; eta ikusi nuen, eta hara Jaunaren ospeac bethe çuela Jaunaren etchea; eta erori nincen ahuspeca.

5. Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, emaçu bihotza, eta ikusaçu çure beguiez, eta çure beharriez ençun çaçu nic erraten darotzudan gucia Jaunaren etcheco ceremonia guciez eta legue guciez; eta emaçu çure bihotz gucia temploco bideetan eta sainduteguiticaco ilkitzeetan.

6. Eta ene samurrarazten hari den Israelgo etcheari erroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Israelgo etchea, çuen gaizqui guciac asqui içan bequizquitzue;

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 44