Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 40:9-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta athe ondoco sarcea neurtu çuen çorci beso, eta aitzinaldeac bi haga cituen; atheco sarcea berriz, barneco aldean cen.

10. Bada, atheco guelac iguzqui-alderat, hirur ciren alde batetic eta hirur bercetic; eta neurri bat çuten hirurec, eta neurri bat aitzinaldeec, athearen bi aldeetan.

11. Eta neurtu çuen athelasaren çabaltasuna, hamar beso; eta athearen lucetasuna, hamahirur beso.

12. Eta guelen aitzinean neurtu çuen heguia, beso bat; eta beso bat çuen akabançac bi buruetan; guelac berriz, sei besocoac ciren bi aldeetara.

13. Eta neurtu çuen athea guela baten hegazteguitic bercearen hegazteguiraino, hogoi eta borz beso çabalera: athea athearen parrean cen.

14. Eta aitzinaldeac neurtu cituen hirur hogoi beso; eta aitzinalderat atheco lorioa atde orotaric inguruan.

15. Eta athe aitzinetic barneco athe-sarcearen aitzinera baciren berrogoi eta hamar beso.

16. Eta baciren gueletan eta hequien aitzinaldeetan leiho ceiherrac, ceinac baitziren atheaz barnean alde orotaric inguruan; sarceetan ere baciren orobat barnean leihoac inguruan, eta aitzinaldeetan palma-itchurac thinduz.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 40