Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 40:45-49 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

45. Eta guiçonac erran çarodan: Hegoara dagoen guela hori da, templo-çain beilatzen egonen diren aphecena.

46. Ipharrera dagoen guela berriz, aldareco cerbitzuan dauden aphecençat içanen da; horiec dire Sadoquen semeac, Lebiren umeetaric Jaunaren gana hurbilcen direnac, haren cerbitzatzeco.

47. Eta neurtu çuen ezcaratza ehun beso lusara eta ehun beso çabalera lau aldeetaric; eta aldarea temploaren aitzinean.

48. Eta sarraraci ninduen templo-sarcera, eta neurtu çuen sarcea borz beso alde batera eta borz beso bercera, eta athearen çabaltasuna hirur beso alde batera eta hirur beso bercera.

49. Lorioac berriz, hogoi beso cituen luçara eta hameca çabalera, eta çorci mail gora igaiten cen hartara. Eta aitzinaldean baciren habeac, bat alde batetic, eta berce bat bercetic.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 40