Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 40:40-48 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

40. Eta campoco aldean, ceina igaiten baitzen ipharrerat dagoen athera, baciren bi mahain; eta berce alderdian athe-sarcearen aitzinean, berce bi mahain;

41. Lau mahain atde batean eta lau bercean; athearen sahetsetan çorci mahain, ceinen gainean imolatzen baitzen.

42. Holocaustarençateco lau mahainac berriz, lau izquinetaco harriz ciren eguinac; beso bat eta erdi luçara, beso bat eta erdi çabalera eta beso bat gorara çuten; eta hequien gainean ematen ciren holocausten eta bitimen imolatzeco tresnac.

43. Eta cehe batecoac ciren hequien ezpainac, inguruan barnera bilduac; escainçaco haraguiac berriz, mahainen gainean eçarcen ciren.

44. Eta barneco athearen campoco aldean ciren cantarien guelac barneco ezcaratzean, ceina baitzen ipharrera beguiratzen çuen athearen sahetsean; eta hequien aitzina hegoara çagoen; iguzqui-aldeco athearen sahetsetic batec ipharrari beguiratzen cioen.

45. Eta guiçonac erran çarodan: Hegoara dagoen guela hori da, templo-çain beilatzen egonen diren aphecena.

46. Ipharrera dagoen guela berriz, aldareco cerbitzuan dauden aphecençat içanen da; horiec dire Sadoquen semeac, Lebiren umeetaric Jaunaren gana hurbilcen direnac, haren cerbitzatzeco.

47. Eta neurtu çuen ezcaratza ehun beso lusara eta ehun beso çabalera lau aldeetaric; eta aldarea temploaren aitzinean.

48. Eta sarraraci ninduen templo-sarcera, eta neurtu çuen sarcea borz beso alde batera eta borz beso bercera, eta athearen çabaltasuna hirur beso alde batera eta hirur beso bercera.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 40