Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 40:4-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta guiçon harec erran çarotan: Guiçasemea, ikusaçu çure beguiz eta adi çure beharriz, eta eçar çaçu çure bihotza nic erakutsico darozquitzudan gucietan; ceren hunat erakarria içan baitzare, hauquien çuri erakusteco: ikusten ditutzun guciez jaquinsun eguiçu Israelgo etchea.

5. Eta hara etchearen inguru gucian harrasi bat campoco aldetic; eta guiçonac escuan çaducan neurceco haga bat, sei beso eta cehe bat luce cena; eta neurtu çuen harrasiaren çabaltasuna, ceina baitzen haga bat, eta goratasuna ere haga bat.

6. Eta ethorri cen iguzqui-aldera beguiratzen çuen athera, eta hango mailetan gora igan cen; eta neurtu çuen athelasaren çabaltasuna haga bat, erran nahi da athelasac haga baten çabaltasuna çuela.

7. Eta neurtu cituen guelac haga bat luçara, eta haga bat çabalera; eta guelen artean borz beso.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 40