Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 4:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta çuc, guiçasemea, har çaçu adrailu bat, eçar çaçu aitzinean, eta haren gainean eguiçu Jerusalemeren itchura.

2. Eta haren contra xuxenduco duçu sethioa, alchatuco hazcargailuac, eguinen hersgailuac, jarrico campac, eta inguruan eçarrico ahariac.

3. Eta çuc har çaçu burdinazco padera bat, eta eçar çaçu hura çure artean eta hiriaren artean burdinazco harrasi bat beçala; eta hiriaren contra gogortuco duçu beguia, eta sethiotan içanen da, eta inguratuco duçu. Hori da Israelgo etchearençat eçagutzari bat.

4. Eta çuc lo eguinen duçu ezquerreco sahetsaren gainera, eta alderdi hartan eçarrico ditutzu Israelgo etchearen bekatuac, haren gainera lo eguinen duçun egun guciez, eta çure gain hartuco duçu hequien gaizquia.

5. Nic berriz, hequien bekatuen urtheençat eman darozquitzut hirur ehun laur hogoi eta hamar egun; eta jasanen duçu Israelgo etchearen gaizquia.

6. Eta hori eguin duqueçunean, lo eguinen duçu berriz escuineco sahetsaren gainera, eta jasanen duçu Judaco etchearen gaizquia berrogoi egunez, eguna urtheco, diot, eguna eman darotzudala urtheco.

7. Eta itzuliren duçu beguithartea Jerusalemgo sethioco alderat, eta hedatuco duçu besoa eta profetisatuco duçu Jerusalemeren contra.

8. Huna non burdinaz inguratu çaitudan, eta etzare itzulico sahets baten gainetic bercera, bethe detzatzun arteo çure sethioco egunac.

9. Eta har çatzu oguia, garagarra, baba, dilista, artho-xehea eta xinguila; eçarrico ditutzu unci batean, eta çuretzat eguinen ditutzu oguiac, sahetsaren gainera lo eguinen duçun egunetaco; janen ditutzu hirur ehun laur hogoi eta hamar egunez.

10. Aldiz janen duçun hazcurriac, egunean içanen du hogoi estateren hazta; janen duçu muga batetic berceraino.

11. Eta ura edanen duçu neurtuz, hin baten seigarrena; hura edanen duçu muga batetic berceraino.

12. Eta çure laborea janen duçu hautsean errericaco garagar-oguia beçala; eta jende ongarriz estalico duçu hura populuaren aitzinean.

13. Eta Jaunac erran çuen: Beren oguia horrela janen dute cikinduric Israelgo umeec, nic iraicico ditudan jendaien artean.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 4